2025eko azaroak 7an, WikiEmakumeok taldeak bere 10 urteak Wikipedian ospatu zituen, Vitoria-Gasteizko Emakumeen Etxearen Areto Nagusian. 2015ean sortu zenetik, Wikipedian dagoen genero arrakala gutxitzeko lan egin dute WikiEmakumeok-eko edizio taldeek, emakumeen 12.000 biografia baino gehiago sortuz, bai gaztelaniaz bai eta euskaraz.
Ahalegin horri esker, Vitoria-Gasteizko, Arabako, Euskal Herriko eta munduko emakumeek lekua dute orain Wikipedian. Gainera, ikuspuntua zuzendu da emakumeak bere historien protagonista izan daitezen, eta ez bakarrik bigarren mailako erreferentziak, artikuluen idazkera zuzenduz eta hobetuzlortu dena.
Wikipedia editatonak: emakume zientzialariak bistaratzen
Urteroko jardueren artean eta hamargarren urteurrenaren testuinguruan, WikiEmakumeok taldeak emakume zientzialariei buruzko Editatona egin zuen 2025eko azaroaren 5ean, asteazkenez, BIBAT museoaren aretoan, Euskal Herriko Unibertsiateak (EHUk) antolatutako Zientzia Astearen barruan.
Jarduera Arantxa Orivek bultzatutakoa izan zen eta, aritutako emakume editoreez gain, Wikimediaren mundura lehen aldiz hurbildu ziren pertsonak elkartu zituen. Saioan zehar, emakume zientzialariei buruzko artikuluak sortu eta hobetu zituzten eta ezagutza konpartitu zuten bai ilustrazio botanikoaz, bai itsas geologiaz, bai historiariaz, bai filologiaz, bai eta beste ezagutzei buruz. Jarduna, aurrez edizioan esperientziarik ez zuten parte hartzaileei irekita egon zen.
Aldi berri honen lehen emaitzak nabaritzen hasi dira:
- 23 artikulu editatu dira — 10 gaztelaniaz, 6 euskaraz, 1 katalanez, 1 estremeñuz eta 5 interlinguan.
- Horietatik guztietatik, 20 artikulu berriak ziren eta 3 bazirenak hobetu ziren, hizkuntza gehiagotara zabaldu ziren.
“Ohore bat izan da editatona hau BIBATen izantea, 2025eko Zientzia Astearen barruan. Lan egin dugu, Wikipedian dagoen genero arrakala gutxitzeko eta emakume zientzialarien lanari balorea emateko. Editatoiek irakatsi egiten digute, elkartu egiten gaituzte eta ilusioa eta itxaropena ematen digute.”, diosku Jaione Agirrek, BIBATeko teknikari arduradun, wikimedista eta Wikimedia Españako bazkideak.
WikiEmakumeoken 10 urteko eragina
Azaroaren 7ko ospakizunean, parte hartzaileek esperientziak eta hausnarketak konpartitu zituzten, WikiEmakumeok taldean izandako partaidetzaz. “Entretejidas” proiketuaren dokumentala ipini zuten: ezagutza eta memoria kolektiboa ehunduz, ikuspuntu feminista eta arrazismoaren kontrakotik, Zehar-Errefuxiatuekin taldeak bultzatuta, WikiEmakumeok taldearen laguntzarekin. Gasteizko hirigune historikoan ospatutako wikifesta batekin amaitu zuten eguna.
Proiektuaren eragina azken hamarkadan:
- WikiEmakumeok taldeak antolatutako jardueretan 300 pertsonatik gorak parte hartu duten.
- Ohiko 30 emakume editore Euskal Herrian jardunean diren bederatzi taldeetan.
- Sortutako artikulu batzuk gaztelaniazko Wikipediaren azalera iritsi izan dira, esate baterako, Luisa Roldánena eta María de Maezturena.
“Partaide bakoitzak WikiEmakumeok taldean izandako ibilbidea kontatu zuen, Entretejidas dokumentala proiektatu genuen eta wikiabestia kantuan amaitu genuen. Ondoren, etorkizuneko proiektuez solasean jarraitu genuen…”, diosku Mentxu Ramilo Araujok, wikipedista eta Wikimedia Españako Batzak Eragilekokideak.
WikiEmakumeok taldearen erronkak eta etorkizuneko helburuak
WikiEmakumeokek 10 urte ospatu zituen Wikipedian, eta lanean darrai honakoa lortzeko:
- Wikipediako azalean kalitatezko artikulu gehiago argitaratzeko.
- Editore nahiz gaien aniztasuna gehitzeko.
- Emakumeek ezagutzaren arlo desberdinetan egindako ekarpena are gehiago ikusaraztea.
10. urteurrenak gogorarazi nahi du, asko aurreratu den arren, oraindik bidea egiten dagoela, Wikipedia orekatua eta inklusiboa lortzeko.Editatona bakoitzarekin, artikulu bakoitzarekin, WikiEmakumeokek memoria kolektiboa sortzen jarraitzen du eta kontatzea merezi duten emakumeen historiak kontatzeko lekua zabaltzen du.
Ikusgarritasun gehiago, ezagutza aske gehiago
Wikimedia Españatik harrotasunez ospatzen ditugu WikiEmakumeok proiektuaren 10 urteak, emakumeen 12.000 biografia sortzeaz gain, Wikipedian dagoen genero arrakala gutxitzen lagundu baitu, emakume editore berrien parte hartzea bultzatuz eta eduki inklusiboak eta kalitatezkoak bultzatuz.
WikiEmakumeok proiektua moduko ekimenak funtsezkoak dira kontatuak izatea merezi duten historiak ikusarazteko eta ezagutza libreko espazioa sortzeko, gizarte osoa islatuko duena.
Eskerrik asko parte hartu duten eta proiektu hau bultzatzen jarraitzen duten pertsona guztiei! Hunkitu egiten gaitu lan hau laguntzeak eta WikiEmakumeoken hurrengo sortze eta kolaborazio urteetako kide izateak.
Antolatzaile: WikiEmakumeok, Wikimedia España eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
Itzulpena: Jaione Agirre
Can you help us translate this article?
In order for this article to reach as many people as possible we would like your help. Can you translate this article to get the message out?
Start translation

